Umeek oso atsegin duten jolasa utziko dizuet. Bertan baldintzak, azalpena eta abestia jarri dizuet. Espero dut zuen gustukoa izatea :)
Ping pong pilota

Kopurua: Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Azalpena
1. Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Korroaren erdian haur batek abestia abestuko du salto egiten duen bitartean.2. Abestuz UKITZEN BAZAITUT esaldia esaterakoan, erdiko haurrak biribilean dagoen jolaskide baten burua ukitu dezake. Ukitutako laguna zutik jarriko da, eta biak hasiko dira saltoka biribilaren erdian, abesten duten bitartean.
3. Gauza bera egiten da lagun guztiak saltoka jarri arte. Abesti bakoitzean, erdian saltoka ari direnek lagun bana uki dezakete. Saltoka aritzerakoan ezin da beste saltokarien gorputza ukitu.
Abestia
NI PING PONG PILOTA NAIZETA SALTO SALTO SALTO
SALTOKA ARI NAIZ
UKITZEN BAZAITUT
SALTO EGIN (E)ZAZU
UKITZEN BAZAITUT
SALTO EGIN (E)ZAZU
No hay comentarios:
Publicar un comentario