lunes, 21 de mayo de 2012

Irakurketa eta honen ezaugarriak

1. Zer da irakurtzea? 

Irakurketa jarduera aktiboa da eta irakurleak informazioa eraiki behar du. Ulermenaren jasoketan hiru elementuk hartzen dute pare: irakurlearen aurrezagupenak, testua bera eta irakurleak burutzen dituen operazioak edo estrategiak. Hau dela eta, metodologiaren ikuspuntutik hiru une bereizten dira ulermenaren lanketan: irakurri aurretik (zer dakite gaiari buruz?, zer dakite testu motaren antolaketaz?), irakurri bitartean (ikasleak gaiari buruz eta testu motari buruz dakiena aktibatzen lagundu behar zaio) eta irakurri ondoren (informazioa zabaldu eta zehaztuko da).

2. Aurreko eta oraingo metodologiaren aldea.
 
Ohiko metodologiarentzat gakoa diagnostikoan dago: nork ulertu du eta nork ez. Datu kuantitatiboak izan dira helburu. - Gaurko metodologiek, berriz, ikasleei laguntzeko moduan jartzen dute enfasia. " Ez du erantzun edo gaizki erantzun du ikasleak. Zergatik?" Horretarako metodologia berriek ulermen indikadoreetan erreparatuko dute, hau da, "Zer behar du ikasleak?" +

3. Zer jakin behar luke ikasle batek testua ulertzeko? 

Ikasleak hainbat estrategia aktibatu eta erabili behar ditu testuak ulertzeko, hala nola: - Zenbait hitz ezagutu beharko ditu. - Testua osatzen duten proposizioak elkarlotuta daudenez, ikasleak proposizioen arteko loturak ulertu beharko ditu. Bi bide daude erlazio hauek testuan markatzeko: semantikaren bidea eta marka sintaktikoena. - Testuaren egitura ulertu: testuaren ideiak ordena batean idatzita daude eta testuaren egituraren bidez idazleak edo autoreak komunikatu nahi izan duen informaziorik garrantzitsuena zein den jakingo dugu. - Kontestuaren datuek (zein den autorea, zein den bere intentzioa eta rola, non argitaratu den testua,...) testuari buruzko hainbat informazio ematen digute. Ikasleak alderdi hauek ulertzen baditu, testua hobeto ulertuko du.

4. Zeintzuk dira landu eta ebaluatu beharreko ulermen estrategiak? 

 Ulermen hutsi egietan erabiltzen ditu zuzentzeko estrategiak? - Modu egokian irudikatzen al du testuingurua (autorearen izaera, helburua,...)? - Ezagutu eta identifikatzen al du testu mota hori? (ipuina, azalpena, iritzia,...) (esaten dena egiazkoa da, fikziozkoa, norbaiten iritzia, agindua,...) - Testuaren denbora ongi kontrolatzen al du (oraina, iragana,...)? - Testuaren antolaketa, autoreak buruan izan duen eskema ongi identifikatzen al du? - Inferentziak egiten al ditu? Oraingo metodologiek estrategia guzti hauek Esplizitoki lantzea eta ebaluatzea proposatzen dute. Ikaslea epe luzera, ulermen hutsuneak dituela konturatzen denean gai izango da bere estrategiak bere kasa eragiteko. Horretarako, lehendabizi kanpotik eskainiko zaio laguntza eta gero, berak bakarrik inoren laguntzarik gabe, eragingo ditu estrategien beharra duenean.

5. Zergatik landu behar dira testu mota ezberdinak? 

Hiztunen komunikazio-egoerak anitzak dira eta hauek mugatzen dituzte euren ekoizpenak, bai ahozkoak eta bai idatzizkoak ere. Beraz, komunikazio-egoera desberdinei testu desberdinak dagozkie. Gainera, testu bat lantzea ez da nahikoa beste testuen ezaugarriak eskuratzeko, testu bakoitzak bere ezaugarri berezkoak baititu. Horregatik proposatzen da testu mota desberdinen ekoizpena. Eta horrela egitea proposatzen da baita OCDan ere.

 6.”Idazten ikasteko idatzi behar da”.

 Askotan idazten ikasteko idatzi behar dela esan ohi da. Hala ere, ez da egia osoa, ez baita nahikoa idaztea aurrera egiteko idazketaren ikaspenean. Idazketaren helburuen artean, ikaslea autonomoa izatea da. Helburu hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran lortzekoa da. Umea autonomoa izango da, bere idazkietan errakuntzak identifikatzeko eta konponbideak aurkitzeko gai denean. Baina umeen adina dela eta, ez dira gai errakuntzak identifikatzeko eta konponbideak aurkitzeko. Beraz, ikasleek lehendabizi kanpoko- kontrola behar dute testuak hobetzeko. Kanpoko- kontrola irakasleen laguntzaz, ikaskideen laguntzaz, aurretestua eta azken testua konparatzen barneratzen dute.

7- Nola landu behar da idazketa?

Idazketa oso jarduera konplexua da eta ezin da dena batera landu eta ikasi. Horregatik irakasleak sekuentzia didaktiko bakoitzerako langai diren edukiak aukeratu eta isolatu egingo ditu. Aukeraketa hau hainbat irizpideen arabera egiten da: ikasleek testu mota horri buruz dakitena, ikasleek menperatu behar dituzten komunikazio- egoerak, langai den testu-motaren ezaugarriak …

Grabatutako ekitaldia :)

miércoles, 16 de mayo de 2012

Haur Hezkuntzako atari interesgarria

Atari honetan logika ekintzak, tetrisa, margozteko ekintzak... aurki ditzakegu. Atari honetara sartzeko, irudian klik egin !





Haur Hezkuntzako Jarduerak

Hemen uzten dizuet jarduerak, ipuinak, abestiak etab dituen orrialde interesgarri bat. Atarira sartzeko irudian klikatu!!!

MOTIBAZIOA (SCRIBD)

Hemen uzten dizuet motibazioaren artikulo bat. Luzetxoa da baina interesgarria dela uste dut.

martes, 15 de mayo de 2012

GOOGLE-EN EKOSISTEMAREN DESKRIBAPENA

Google ekosistema sistema bat da. Honetan, baliabide desberdinak aurki ditzakegu. Baliabide hauek era independientean erabili daitezke eta guztiak sare berean loturik daudenez, ekosistema bat osatzen dute. 
Elementuak eskema honetan ikus ditzakegu:


Zerbitzuen barruan internet egongo litzateke. Honek ekosistema zabala, oso handia eta dinamikoa sortarazten du eta honeta Google kokatzen da.

Google-ek  ekosistema propioa eraikitzen du, hala nola, youtube, gamail, google maps, google crome, Docs, irudiak....
Google-en kontu bat zabaltzeko aukera dago eta horren bidez, nahi duzun tokira heldu zaitezke. Gaur egun, gero eta inadar gehiago du gure gizartean.

 
 

CAMTASIA!

miércoles, 11 de abril de 2012

OLERKIA!!

UDAZKENEAN LANTZEKO OLERKIA UZTEN DIZUET :) EGUZKI AMANDREA ZER DAKARZU BERRI? UDAZKENA DA ETA HOSTOAK ERORI

TXIRRITA!!

Umeekin udazkenean lantzeko igarkizuna utziko dizuet UDAN TXIR-TXIR ETA NEGUAN ESKEAN ZURETZAKO EZ DAGO EZER GURE ETXEAN

jueves, 5 de abril de 2012

Ping Pong Pilota!

 Umeek oso atsegin duten jolasa utziko dizuet. Bertan baldintzak, azalpena eta abestia jarri dizuet. Espero dut zuen gustukoa izatea :)

 

Ping pong pilota

Adina: 3 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein

Azalpena
1. Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Korroaren erdian haur batek abestia abestuko du salto egiten duen bitartean.

2. Abestuz UKITZEN BAZAITUT esaldia esaterakoan, erdiko haurrak biribilean dagoen jolaskide baten burua ukitu dezake. Ukitutako laguna zutik jarriko da, eta biak hasiko dira saltoka biribilaren erdian, abesten duten bitartean.

3. Gauza bera egiten da lagun guztiak saltoka jarri arte. Abesti bakoitzean, erdian saltoka ari direnek lagun bana uki dezakete. Saltoka aritzerakoan ezin da beste saltokarien gorputza ukitu.

Abestia
NI PING PONG PILOTA NAIZ
ETA SALTO SALTO SALTO
SALTOKA ARI NAIZ
UKITZEN BAZAITUT
SALTO EGIN (E)ZAZU
UKITZEN BAZAITUT
SALTO EGIN (E)ZAZU

otsoa eta zazpi antxumeak!!

Betiko ipuin bat utziko dizuet baliogarria dela uste dudalako :)

jueves, 29 de marzo de 2012

Garraioak!

Noizbait "Garraioak" lantzen baldin baduzue hemen utziko dizuet abesti bat gai hau lantzeko !!!

domingo, 25 de marzo de 2012

TXANOGORRITXO

Txanogorritxoren ipuina utziko dizuet. Nahiz eta betiko ipuina izan, baliogarria da haurrei asko gustatzen zaielako!!!

Gezurraren Koloreak.


 Hona hemen haurrentzako beste abesti bat :) espero dut zuen gustokoa izatea!!


Gezurraren koloreak
ugari ta dotoreak,
hona beren ohoreak.
Zenbat aurpegi ote dituen
interesaren loreak...
zein baino zeintzu hobeak,
gure engainadoreak,
arantzadun traidoreak.

Gezur zuria, hasteko,
ez daukagu ahazteko
eskalafoian jauzteko.
Suge zar batek asmatu zuen
sagar bat janarazteko...
Ez zuen honenbesteko
afanez guk ikasteko,
izango zanik usteko!

Noan zuritik beltzera,
apaiz jauna omentzera,
sotanapetik heltzera.
Kristo guztia bidaltzen duzu
Satanastarren eltzera:
zu hobea omen zera,
besteok goaz galtzera...
Gezurtiak kixkaltzera!

Ekoloji jazkerako
berdea ere modako
daukagu pixkaterako,
ideialetan Kijote baina
Santxo ekintzetarako,
-erosotu garelako-
deusik ez da aterako.

Gorri uste ta gordina,
ezker larrosen jardina!
Esperantza zen birjina...
Malamentean esposatzeko,
kasik hobe mutxurdina...
Aitzakia behar dina:
haundien lujo berdina;
pobrearentzat txardina!

Txuri-berde-ta-gorriak
ere badina larriak,
erne begi-belarriak!
"Oi Euskalerri Bihotzekoa"
eskuak tripan jarriak...
ikurrinaren neurriak
balekizkite erdiak,
mesede luke herriak.

Gezurraren ortzadarra,
lustraturiko txatarra,
nuen salatu beharra.
Argi faltsuen hondabidean
nora hoa, untzi zaharra?
bilatu nahirik ifarra
goldatzen duen izarra,
malkoz hazi zait bizarra.

domingo, 11 de marzo de 2012

LO EGITEKO KANTA!!

Haurtxo polita sehaskan dago, 
zapi xuritan txit bero. 
 Amonak dio: ene potxolo, 
arren egin ba lo.

Txakur haundia etorriko da
zuk ezpadazu egiten lo; 
horregatik, ba, ene potxolo, 
egin agudo lo.
 
 Lo, lo, lo!

martes, 6 de marzo de 2012

jueves, 1 de marzo de 2012

lunes, 20 de febrero de 2012